2015/06/23 10:00

Anoetako jaiak. San Joan bezpera

Anoetako jaiak. San Joan bezpera
Anoeta

10:00 HERRI KROSA UMEENTZAT plazan.

18:00 BURUHANDI ETA ERRALDOIEN KALEJIRA HERRIKO TXISTULARIEKIN.

20:30 HERRI AFARIA plazan. Izen-ematea: ekainaren 12ra arte udaletxean edo liburutegian. Nahikoa izango da lagun kuadrilla bakoitzeko bat apuntatzea, bere taldean zenbat diren azalduz. Kuadrilla bakoitzak bere  platerak, mahai tresnak, edalontziak eta ezpainzapiak eraman ditzala. Zero zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.

22:15 TXALAPARTARIEK San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren,  SUAREN INGURUAN SAN JOAN ZORTZIKO KANTUAK ETA ERROMERIA, AHOSOINUAREKIN.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!