Anoetako Festak 2016

Anoetako festa giroa, bertatik bertara

Tolosaldeko Ataria 2016ko mai. 26a, 13:07

Ataria irratiak irratsaioa egin du Anoetako plazatik Korputs egunean. Gonbidatu ugari pasa dira irratiko mikrofonoetatik.

Anoetako Korputs festak, ofizialki, atzo hasi ziren. Kukua jaitsi zuten elizako kanpandorretik udaletxera. Une hori jaso zuten Ataria irratiko mikrofonoek. Ondoren, Loatzo Musika Eskolako ikasleekin batera, danborrada izan zen.

 

Anoetako alkate Pello Estanga eta Izaskun Jauregi kultura zinegotziak egin diote harrera Ataria irratiari. Korputs egunean eta igandera bitartean izango diren ekitaldien berri eman dute.

Anoetako umeek euren eguna ospatu dute gaur Korputs egunez. Mozorrotuta gerturatu dira horietako asko plazara. Jolasak, puzgarriak eta apar festa izan dute.

Anoetako Txistulari Taldeak bota du aurtengo pregoia. 25 urte dira taldea sortu zela eta gaur egun 6 lagun dabiltza. Horietako birekin hitz egin du Ataria irratiak.

Jolasean ari ziren bitartean hitz egin dute umeek Ataria irratiarekin. Hurrengo egunetarako duten asmoen berri eman digute.

Anoetako Talde Feminista gorpuzten ari da pixkanaka. Bihar goizaldean ekintza bat burutuko dute eta eraso sexistak ekiditeko protokoloa onartu dute.

McOnak taldeak kontzertua eskainiko du Anoetako festen barruan. Ostiralean izango da gauerditik aurrera Anoetako plazan. Joseba Intxauspe taldeko abeslariarekin hitz egin du Ataria irratiak.

Jai giroan gerturatu dira Ataria irratira Anoetako umeak. Apar festarako eta biharko play backerako dituzten asmoen berri eman dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!