Emakume bat zauritu da auto istripu batean Berastegin

Tolosaldeko Ataria 2014ko urr. 30a, 09:03

Ezbeharra 07:50ak aldera gertatu da, Elizalde auzoan, San Martin elizaren ondoan. Ford Fiesta markako auto bat errepidetik atera, horma bat jo eta irauli egin da. Bi pertsona zihoazen autoan, emakumezko bat eta gizonezko bat. Emakumezkoa, zaurituta, Asuncion klinikara eraman dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!