Hauteskundeak 2015. Emaitzak

Amaia Azkue izango da Berastegiko alkate

Tolosaldeko Ataria 2015ko mai. 24a, 22:02

EH Bilduk 325 boto eskuratu ditu, eta EAJk, berriz, 146. Honenbestez, sei zinegotzi izango ditu EH Bilduk, eta hiru alderdi jeltzaleak.

EH Bildu izan da nagusi Berastegin, 325 botorekin. EAJk 146 izan ditu eta PSE-EEk 2. Amaia Azkue izango da alkatea: «6 hautetsietatik 5 lehenagotik aritutakoak gara, beraz dinamika hartuta dugu eta horrela jarraituko dugu, parte hartzea sustatuz. EAJkoak, hala ere, ez dira herrikoak eta ez dakigu nola ariko diren eta nola moldatuko garen».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!