Berrobiko jaiak 2015

Herri kirol erakustaldia Berrobin

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 28a, 13:43

Harri jasotzaile eta aizkolarien erakustaldia egon da gaur goizean Berrobiko plazan. Kirolarientzat nahiz eta bero handia egin, ikuskizun ederra eman diete bertara gerturatu direnei.

Harri jasotzaile lanetan, Xabier Aranburu "Uzta" eta Goenatxo III. ibili dira. Aizkolari lanetan berriz, Arkaitz Jauregi eta Asier Pellejero aritu dira. Lehenik eta behin, harri jasotzaileak aritu dira, 150 kiloko errektangularrarekin eta 3 altxaldi eman behar izan dizkiote.

Ondoren, aizkolariak hasi dira lanean kolpe gutxienetan enborra zenek moztu lehen eta Pellejero atera da garaile. Hori amaitu ostean, elkarlanean jarri dituzte harri jasotzaile eta aizkolariak. Goenatxo III. eta Arkaitz Jauregi alde batetik eta Xabier Aranburu "Uzta" eta Asier Pellejero bestetik. Lehenik eta behin harri jasotzaileak 4 altxaldi eman behar izan dizkiote 100 kiloko harriari eta hori amaitzean aizkolariek enborra moztu. Horrelako 6 tanda egin behar izan dituzte eta Goenatxo III. eta Arkaitz Jauregi atera dira garaile.

Amaitzeko agurra eskaini dute harri jasotzaileek zilindrikoarekin jendeari eskerrak emateko. Lan ederra eta ikuskizun polita eskaini dute kirolariek eguzki azpian.

Hemen datozen egunetako egitaraua:

ABUZTUAK 28, OSTIRALA
SAN AGUSTIN EGUNA
9:00. Diana herriko trikitilariekin.
11:00. Meza.
12:00. Herri kirolak.
18:00. Sagardo dastaketa Izer eta Alabierrek alaiturik.
00:00. Laket taldea.

ABUZTUAK 29, LARUNBATA
KUADRILLEN EGUNA
11:00. Meza.
11:30. Jubilatuentzako hamaiketakoa.
12:00. Pintxo poteoa Iriarten.
13:30. Kuadrillen arteko paella lehiaketa.
14:00. Elkartean bertso bazkaria.
18:00. Kuadrillen arteko jolasak izango dira.
20:00. Giza proba: Berrobi - Andutz Itziar.
00:00. Fan&Go taldea.

ABUZTUAK 30, IGANDEA
11:00. Pilota partidak.
13:00. Trikitixa txapelketa.
17:00. Alurr dantza taldearen emanaldia.
19:00. Bat-batean bertso musikatuak.
20:00. Zahagi ardoa herriko trikitilariek alaiturik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!