Berrobiko jaiak 2015

Trikitixa txapelketa gaur Berrobin

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 30a, 14:54

Berrobiko VII. Trikitixa txapelketako garailea, Berrobiko Joseba Izagirre eta Aizarnabalgo Jugatz Oleagak osatutako bikoteak izan da.

VII. Trikitixa txapelketan honetan, zazpi bikotek hartu dute parte. Berastegiko hiru bikote, Urnietako bikote bat, Andoaingo beste bat, Bidaniko beste bat eta garaileak aritu dira oholtza gainean. Ikuskizun bikain bat ikusteko aukera egon da herriko plazan eta bukaera estua izan du gainera. Bigarren posturako berdinketa bat zegoenez bi bikoteen artean, beste pieza bat jo dute eta bigarren eta hirugarren postuak ezarri dira.

Sailkapena:

1. postua: Joseba izagirre (Berrobi) - Jugatz Oleaga (Aizarnazabal)

2. postua: Andoni Izagirre eta Maialen Izagirre (Andoain)

3. postua: Sara Caminos eta Teresa Caminos (Berastegi)

Gaur amaituko dira Berrobiko jaiak, hona hemen gaurko egitaraua:

ABUZTUAK 30, IGANDEA
11:00. Pilota partidak.
13:00. Trikitixa txapelketa.
17:00. Alurr dantza taldearen emanaldia.
19:00. Bat-batean bertso musikatuak.
20:00. Zahagi ardoa herriko trikitilariek alaiturik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!