Ingurumenari buruzkoa hausnarketa "oso interesgarria"

Maier Ugartemendia 2016ko urt. 28a, 11:48
Irudian, eskuinean Thays Ricarte, Ingurumen Zuzenbidean aditua, azalpenak ematen

Berrobi bizia ekimenaren baitan atzo Ingurumen Zuzenbidean aditua den Thays Ricarte brasildarrak hitzaldia eskaini zuen Berrobin.

TarragonakoCentre d'Estudis de Dret Ambientalen Ingurumen Zuzenbideko Masterduna da Ricarte, eta hitzaldiaren helburua ingurumenari lotutako gatazka ezberdinei buruz eztabaidatzea izan zen.

Antolatzaileen esanetan, hitzaldia "oso ondo" atera zen. "Oso interesgarria" izan zela eta hitzaldira gerturatutako jendea "oso gustura" gelditu zela azaldu dute. Hasiera batean Ricartek gaiaren nondik norakoak azaldu zituen aurkezpen labur batekin. Zaharkitze programatua, ingurumen justizia edo ekofeminismoari buruz hitz egin zuen, besteak beste. Ondoren eztabaida zabaldu egin zen, iritzien joan-etorri "oso interesgarria" sortuz.

Hitzaldiaren amaieran, Ricarteri esker ona adierazteko asmoz "Berrobiko sinbolo den eta desagertzear dagoen Hagina zuhaitza" oparitu zioten herriko edozein tokitan landatzeko: "Berak gugan hitzaldian utzi duen hazi horrek lorea eman dezan".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!