San Agustin Jaiak 2016

Igerilekuaren beharrik ez Berrobin

Eneritz Maiz 2016ko abu. 26a, 19:30

Umeek ederki pasa dute eguna Berrobiko jaietan. Ekitaldi ugari izan dituzte beraientzat, baina izarra pilotalekuko aldapan jarri dieten irristaketa arranpa akuatikoa izan da. Nagusiek ere inbidiaz begiratu diete txikienei.  

Eguna goiz eresiarekin esnatu da Berrobin. Jarraian, haurren pilota partidak izan dira eta baita ohe elastiko, puzgarri eta penalti jaurtiketa saltariaren lehiaketa ere.

Toka txapelketan ere parte hartu ahal izan dute, eta erretirodunek hamaiketako ederra egin dute.

Arratsaldearen zain izan dira herriko haurrak. Lehenik apar festan ibili dira, eta jarraian iritsi da arranpa akuatikoaren txanda. Kosta zaie hasieran abiada hartzea, baina xaboia apur batekin ederki ibili dira gora eta behera flotagailuak esku artean dituztela. Txikienak, berriz, pilotaleku barruan egin den igerileku inprobisatuan fresko-fresko ibili ahal izan dira.Jarraian, gastatutako energia guztiak berreskuratzeko askaria izan dute. 19:00etan, trikiti doinuek hartu dute plaza, eta pintxo-poteak hartuko die lekukoa, Herri afarian amaitzeko. Gauerdian, Zesuma taldeak alaituko ditu plaza inguruko bazterrak.

BIHAR, ABUZTUAK 27

08:00. Croissant goxoak eta txokolatea Erre-Berri Okindegian.

09:00. Goiz eresia trikitilariekin.

11:00. Gorriti eta bere animaliak.

14:00. Paella lehiaketa eta kuadrillen arteko bazkaria. Sagardoa, ura eta ardoa doan.

18:00. BerroBINGO. Sari potoloak banatuko dira plazan.

22:30. Bertso saioa: Jon Maia, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Agin Laburu. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

00:00. Krakobia.

01:00. Mozorro lehiaketa: Hawaianoz jantzita.

Ondoren. Krakobiaren saioa.

ABUZTUAK 28, IGANDEA

07:00. Ogitarteko jatea Iturriza janari dendan. Eserlekuak eskuragarri egongo dira kanpoaldean.

11:00. Meza.

11:30. Haurrek dantzatutako agurra herritarrei.

12:30. Helduen pilota partidak: Egiguren-Erauskin eta Zubiria-Alberdi; eta jarraian, Urbieta-Altuna eta Santxo-Elola.

14:00. Bide-Ona elkartean bertso bazkaria.

18:30. Anje Duhalderen emanaldia.

20:30. Zahagi ardoa. Mahai eta aulkiak eskuragarri egongo dira. Sagardoa, ura eta ardoa doan txosnan.

21:00. Erromeria Mirari, Joseba eta Kristinarekin.

22:00. Monologoa Ester Povedaren eskutik.

Ondoren. Erromeria.

IRAILAK 10, LARUNBATA

17:00. BerroBIRA: haurren herri krosa eta sari banaketa.

18:00. BerroBIRA: helduen herri krosa eta sari banaketa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!