San Agustin Jaiak 2016

Mezaren osteko dantza

Andoni Uzkudun 2016ko abu. 28a, 13:21

Berrobiko haurrek, dantza eskaini diete herritarrei eta udaleko zinegotziei. Meza nagusiaren ostean, elizako atarian dantzatu dute herriko txikienek. Gaur amaituko dira San Agustin jaiak baina izango dute zer ospatu gaurkoan ere. Irailaren 10ean, BerroBIRA jokatuko da.

ABUZTUAK 28, IGANDEA

07:00. Ogitarteko jatea Iturriza janari dendan. Eserlekuak eskuragarri egongo dira kanpoaldean.

11:00. Meza.

11:30. Haurrek dantzatutako agurra herritarrei.

12:30. Helduen pilota partidak: Egiguren-Erauskin eta Zubiria-Alberdi; eta jarraian, Urbieta-Altuna eta Santxo-Elola.

14:00. Bide-Ona elkartean bertso bazkaria.

18:30. Anje Duhalderen emanaldia.

20:30. Zahagi ardoa. Mahai eta aulkiak eskuragarri egongo dira. Sagardoa, ura eta ardoa doan txosnan.

21:00. Erromeria Mirari, Joseba eta Kristinarekin.

22:00. Monologoa Ester Povedaren eskutik.

Ondoren. Erromeria.

 

IRAILAK 10, LARUNBATA

17:00. BerroBIRA: haurren herri krosa eta sari banaketa.

18:00. BerroBIRA: helduen herri krosa eta sari banaketa. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!