api 15 Amasa-Villabona
Euskaraz bizitzeko topatzen diren zailtasunei aurre nola egin landuko dute doako tailer horretan. Apirilaren 24tik ekainaren 19ra bitarte izango dira saioak, hamabostean behin, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara.
api 10 Tolosa
‘Euskaraz bizi gaitezke’ izeneko euskaldunen ahalduntze tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak. Doako tailer horretan izena ematen duenak euskaraz bizitzeko topatzen dituen zailtasunei aurre nola egin landuko du.