Lauburu Ibarrak iazko txapeldunaren aurka berdindu du

Asier Imaz 2014ko ira. 29a, 15:53

Atsedenaldian Lauburu Ibarra 0-2 galtzen zihoan. Bigarren zatian, partida iraultzea lortu zuten Aitor Arevaloren mutilek. 

Pinseque taldea presio handia eginaz sartu zen partidan. Aukerak eta baloiaren jabetza aragoarrenak ziren, eta bosgarren minutuan, lehen gola lortu zuten. Etxekoen aldetik ez zen erreakzioarik egon, eta Pinsequeren nagusitasunak bigarren gola ekarri zuen. Une horretan esnatu ziren Lauburu Ibarrakoak. Aukerak bata bestearen atzetik iritsi ziren, baina baloiak sareetara ez zuela sartu nahi zirudien. Atsedenaldira, beraz, golik lortu gabe iritsi ziren moreak.
Bigarren zatian, ibartarrek presioa areagotu zuten. Pinsequeri baloia ateratzea kosta egiten zitzaion, eta etxekoen gola, Ezeizak lortua, lehen minutuan iritsi zen. Zaletuen laguntzarekin hazi egin ziren moreak, eta partida amaitzeko lau minutu falta zirela, Maurok gol ikusgarria lortu zuen. Berdinketarekin ez zuten nahikoa ibartarrek, eta minutu batera, Garmenek sartu zuen markagailua iruliko zuen 3-2koa. Pinsequekoak dena jokatu beharrean gelditu ziren, eta atezain jokalaria atera zuten. Partida amaitzeko 11 segundo falta zirela berdinketaren gola lortu zuten modu horretan.
Jubenilak, aurre denboraldian
Lauburu Ibarraren jubenilen taldea aurre denboraldian dago oraindik. Liga asteko astebete falta denean, lesionaturik dauden jokalariei begira jarraitzen du Txubel entrenatzaitzaileak. Tartean, erritmoa hartzeko, Irurtzungo Xota taldearen aurka bi partida jokatu dituzte ibartarrek. Taldea osatzeko nahiko lan izan arren, itxura lehiakorra eman dute ohorezko mailan jokatuko duen eskualdeko taldeak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!