Zinegotzi liberatu bat izatetik bi izatera pasako da Ibarrako Udala

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 3a, 12:19

Aurreko legealdian alkatea bakarrik zegoen; datozen lau urtetan Mikel Agirrezabalaz gain, Itziar Arratibel ere izango da lanaldi osoan zehar udaletxean.

Alkateordeak eta gobernu batzordea

181/2015 Alkate Dekretuaren arabera, Itziar Arratibel eta Jexux Peñagarikano izango dira lehen eta bigarren alkateordeak hurrenez hurren.

Bestalde, Gobernu Batzordea erabaki du Ibarrako Udalak. Organo hau beharrezkoa da 5.000 biztanletik gorako herrietan, baina alkateak berak egindako proposamena izan da, "barne nahiz kanpo funtzionamendurako eraginkorrago" ikusten duelako. Mikel Agirrezabalaz gain, aurrez aipatutako bi alkateordeek osatuko dute Gobernu Batzorde hori, nahiz eta izaera irekia izango duen parte hartu nahi duten zinegotzi guztientzat.

Batzorde honek erabaki ahal izango ditu, besteak beste, 18.000 eurotik gorako obrak eta zerbitzuak esleitzea edo ondasunak erostea, beti ere 300.000 euro baino gehiagokoa ez bada; udal ordenantzen arau hausteak zigortzea; langileak hautatzeko probetarako oinarriak zehaztea edo 1.000 eurotik gorako diru-laguntzak ematea.

Batzordeak

179/2015 Alkate Dekretu bidez, Mikel Agirrezabalak Itziar Arratibel Gizarte Zerbitzu eta Kulturako zinegotzi izendatu du, eta bere eskumenak eskuordetzeko ahalmena izango du bi esparru horietan. Itziar Jauregi jeltzaleak dekretu honen berri eman ez izana salatu zuen osoko bilkuran eta informazio hori aldez aurretik aurkeztea eskatu zuen. Hamaika batzorde osatu dira:

Batzordea

Kideak

1.  Politika feminista
Aniztasuna

Batzordeburua:

- Irati Ozaita (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Arkaitz Fraile (EH Bildu)

Maria Cristina Goya eta Victoria Rodriguez (EAJ)

2.  Euskara
Hezkuntza

Batzordeburua:

- Jexux Peñagarikano (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Itziar Arratibel (EH Bildu)

- Itziar Jauregi eta Maria Cristina Goya (EAJ)

3.  Gazteria

Batzordeburua:

- Mikel Agirrezabala (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Irati Ozaita (EH Bildu)

- Maria Cristina Goya eta Itziar Jauregi (EAJ)

4. Kirola

Batzordeburua:

- Mikel Agirrezabala (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Jexux Peñagarikano (EH Bildu)

- Eleuterio Sanchez eta Juan Luis Cid (EAJ)

5.  Gizarte politika

Batzordeburua:

- Itziar Arratibel (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Arkaitz Fraile (EH Bildu)

- Victoria Rodriguez eta Eleuterio Sanchez (EAJ)

 

6.  Hirigintza

Batzordeburua:

- Hanot Karrera (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Mikel Agirrezabala (EH Bildu)

- Juan Luis Cid eta Maria Cristina Goya (EAJ)

7. Ingurumena
Merkataritza
Nekazaritza

Batzordeburua:

- Arkaitz Fraile (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Hanot Karrera (EH Bildu)

- Eleuterio Sanchez eta Victoria Rodriguez (EAJ)

8. Obra eta zerbitzuak

Batzordeburua:

- Hanot Karrera (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Mikel Agirrezabala (EH Bildu)

- Eleuterio Sanchez eta Maria Cristina Goya (EAJ)

9. Kultura

Batzordeburua:

- Itziar Arratibel (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Jexux Peñagarikano (EH Bildu)

- Maria Cristina Goya eta Itziar Jauregi (EAJ)

10.  Kontu bereziak
Ogasuna

Batzordeburua:

- Mikel Agirrezabala (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Itziar Arratibel (EH Bildu)

- Juan Luis Cid eta Itziar Jauregi (EAJ)

11.  Pertsonala

Batzordeburua:

- Mikel Agirrezabala (EH Bildu)

Batzordekideak:

- Itziar Arratibel (EH Bildu)

- Juan Luis Cid eta Victoria Rodriguez (EAJ)

Organo ordezkariak

Ibarrako Udalak ordezkatua egon behar duen organoetako ordezkaritza hau onartu du udalbatzak, EH Bilduren aldeko botoekin eta EAJren kontrakoekin:

  • Tolosaldea Garatzen: Itziar Arratibel (Ordezkoa: Mikel Agirrezabala)
  • Mankomunitatea: Mikel Agirrezabala (Ordezkoa: Itziar Arratibel)
  • Loatzo Musika Eskola: Jexux Peñagarikano (Ordezkoa: Itziar Arratibel)
  • Hiltegiko Mankomunitatea: Hanot Karrera
  • Tolomendi: Arkaitz Fraile (Ordezkoa: Mikel Agirrezabala)
  • Euskal Fondoa: Itziar Arratibel
  • Ur Kontsortzioa: Mikel Agirrezabala (Ordezkoa: Itziar Arratibel)
  • Apatta Industrialdea Kontserbatzeko Hirigintza Intereseko Taldea: Mikel Agirrezabala
  • Tolosaldeko Apatta Erreka Industria Lurra: Mikel Agirrezabala

Soldatak eta zinegotzien liberatzea

Mikel Agirrezabala alkateak nahiz Itziar Arratibel zinegotziak bere kargua lanaldi osoan beteko dute. Alkatearen kasuan, ordainsari gordina 41.470 eurokoa izango da urtean, eta zinegotziaren kasuan, 34.080 eurokoa.

Mikel Agirrezabala alkateak erabakiaren arrazoiak azaldu ditu: "Aurreko legealditik planteatu genuen baina azkenean legealdia horrela bukatzea erabaki genuen. Liberatu bakarrarekin justu samar ibili ginen, lan asko dagoelako egiteko, eta beharra ikusi genuen. Teknikariek ere beren lan orduetan presentzia gehiago eskatzen zuten. Ibarrak dituen biztanleengatik bigarren liberatu hori badagokio, eta baimena eskatu zen horretarako".

Horrez gain, alderdi politiko bakoitzak 175 euro jasoko ditu hilean, eta zinegotzi bakoitzak 135 euro kobratuko ditu hilean baldin eta bilkura eta batzorde informatibo guztietan parte hartzen badu. Batzorde informatibo buruek, berriz, hilean 170 euroko jasoko dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!