2015/08/23 09:00

Ibarrako San Bartolome jaiak

Ibarra

KIROLAREN EGUNA

9:00. Diana herriko trikitilarien eskutik.

10:00. Haurrentzat 3x3 futbol txapelketa, Emeterio Arrese parkean Lauburu Kirol Elkartearen eskutik.

11:00. Erretiratuentzako hamaiketakoa, Bizi-Nahi elkartea.

11:30. Toka eta bola txapelketa, Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Haur eta gaztetxoentzat toka eta bola txapelketa (6-12 urtekoek heldu batekin bikoteka parte hartu beharko dute), Emeterio Arrese parkean Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:30. Xake gunea: Bat-bateko xake partiden erakustaldia, ikastaro txikia, xake erraldoia eta abar, Emeterio Arrese parkean, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

11:45. Tortilla patata eta edari-dastatze lehiaketa, San Bartolome plazan, Ibarrako Kirol Elkartearen eskutik.

17:30. Mendi bizikletarekin trebezia erakustaldia Markel Uriarteren eskutik, San Bartolome plazan.

19:00. San Bartolome bezperako kanpai-jotzea eta salbea, San Bartolome eizan.

19:30. Giza proba: Ibarra eta Anoeta herrien arteko desafioa, Euskal herria kalean Ibarra Soka-tira taldearen eskutik.

22:30. Zezensuzkoa, San Bartolome plazan.

22:45. Alurr dantza taldearen «Bi punuren artean» emanaldia, Emeterio Arrese parkean.

23:30. Xeic! eta Vendetta taldearen emanaldia, San Bartolome plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!