San Inazio auzoko jaiak ospatuko dituzte ostiralean

R. Calvo 2015ko uzt. 27a, 13:58

San Inazio eguna izango da hilaren 31n eta auzoko eguna ekitaldi ugarirekin ospatuko dute

Urteak dira Ibarrako San Inazio auzoan jaiak ospatzen dituztela. Azken urteetan egun bakarreko egitaraua prestatzen dute, baina horrek ez du esan nahi auzokide guztiek gozatzeko aukerarik izango ez dutenik. Adin guztietakoei zuzendutako ekitaldiak antolatu dituzte.

SAN INAZIO AUZOKO JAIAK, UZTAILAK 31

09:00. Jaien hasiera.

09:30. Meza.

Ondoren, pintxo dastatzea.

11:30. Haur festa: jokoak, tailerrak eta abar.

13:00. Balkoien lore apaintze lehiaketa.

18:00. Patata tortila eta postre lehiaketak.

19:00. Herri kirolak Ibarrako Sokatira taldearen eskutik. Haurrek, gazteek eta helduek hartu ahal dute parte.

21:00. Herri afaria. Jatekoa norberak eraman beharko du eta edaria festa batzordeak jarriko du. Izena eman behar da aurrez Gaztelubide tabernan edo Bizi Nahi elkartean.

Ondoren, musika DJ Andoniren eskutik.

Bukatzeko jai amaierako traka.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!