Ibarrako jaiak 2015

Jaien egun handian Ibarrako piparra protagonista

Tolosaldeko Ataria 2015ko abu. 24a, 14:04

400 kilo pipar eta 500 kilo tomate banatu dituzte Ibarrako baratzezainek, eguerdian, San Bartolome plazan festen egun handian.

Zubeltzu Piparra etxeak, Txumitxak eta Ibarlur Piparra Kooperatibak antolatu dute gaurko ekitaldia eta jendetza bildu da plazara.

Ibarlur kooperatiban dabil Patxi Izagirre, Montes baserriko baratzezaina. San Bartolome egunean antolatu duten ekimenak, aurten, 47. aldia duela aipatu digu.

Erlazionatuak

Patxi Izagirre, pipar ekoizlea

Tolosaldeko Ataria 2015 abu 24 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!