Herritarren babesa jaso du Jon Mintegiaga 'Minde'-k

Tolosaldeko Ataria 2016ko ots. 12a, 20:22
Irudian, Jon Mintegiaga 'Minde' eskuinean, Maite Aranalde eta Gari Ibarluzearen senideekin

Otsailaren 4an, 20.000 euroko bermea ordainduta baldintzapean aske gelditu zen Jon Mintegiaga, eta gaur herritarrek babesa adierazi diote

2015eko urtarrilean atxilotu eta espetxeratu zuten Jon Mintegiaga 'Minde' Eloy Velasco epailearen aginduz, aurretik 2013an epailearen aurrean deklaratutakoan jarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Otsailaren 4an, balditzapean aske geratu eta Ibarrara itzuli zen Aranjuezeko espetxetik.

Gaur herritarrek eta hainbat eragilek babesa adierazi nahi izan diote. Txalaparta, dantzariak, bertsoak, opariak eta besarkadak jaso ditu eurengandik; baita hitz ederrak ere. Hala ere, gogoratu nahi izan dute askatasuna ez dela behin-betikoa eta baldintzapean geratu dela aske.

Bestalde, gogoan izan dituzte Frantzian espetxeratua dagoen Maite Aranalde eta Gari Ibarluzea iheslaria. Bi ibartarrak presente izan dituzte, eta euren senideei ere dantza eta lore sorta eskaini dizkiete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!