Alurr eguna abiatzeko, dantzari txikiak atera dira kalera

Tolosaldeko Ataria 2016ko mai. 28a, 11:24

450 dantzari gerturatu dira gaur Ibarrako San Bartolome plazara. Bi urtez behingo hitzordura ez diote hutsik egin Ezpeleta, Urretxu, Berrobi, Bidania-Goiatz, Tolosa, Irura eta Ibarra bertako dantzari txikiek.

Ibarrako plazan agurra dantzatu ondoren, kalejiran abiatu dira dantza taldeak. Eguerdian bilduko dira, berriz ere plazan emanaldi nagusia egiteko.

Arratsaldez, erromeria izango da Joxe Mendizabalen eskutik eta iluntzean, taldeko helduek emanaldia eskainiko dute; Sorkuntza Tradiziotik emanaldian Alurr Dantza Eskolako talde guztiek hartuko dute parte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!