San Inazio Jaiak 2016

Auzoari bizia emanez

Ane Urkola 2016ko uzt. 30a, 12:12

Lehertu da txupinazioa Ibarrako San Inazio auzoan ere.

11:00etan, puntu-puntuan, lehertu da txupinazoa Ibarrako San Inazio auzoan. Ordurako haurrak bilduta zeuden karpa azpian; haur festa izan dute bertan. Tailerrak egin dituzte lehenengo, eta hainbat eskulan egiteko aukera izan dute. Eskulanak ondo jaso, eta puxikekin jolasean ibili dira ondoren.

Bazkaltzeko tartea hartuko dute auzotarrek, eta pintxo eta postre lehiaketak egingo dituzte 18:00etan. 19:00etan, herri-kirolak egingo dituzte eta herritar guztiak gonbidatuta daude: haur, gazte zein heldu.

21:00etan, herri afaria izango da, eta DJ Andonik alaituko ditu ondorengo orduak.

BIHARKO EGITARAUA

Honako egitaraua antolatu dute biharko:

09:00: Meza.

Ondoren: Pintxo dastatzea

11:00: Balkoien lore-apaintze lehiaketa.

Jai-amaierako traka

Erlazionatuak

Ibarrako San Inazio auzoko jaiak

Tolosaldeko Ataria 2016 uzt 22 Ibarra

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!