Euskara Zerbitzuak Emeterio Arrese Literatur Lehiaketa antolatu du berriz ere. Helburua haur eta gazteen artean sormena eta hizkuntzarekiko ardura sustatzea dela esan du Tomas Ugaldebere euskara teknikariak. Ibarran bizi edota ikasten duten 16 urte arteko haur zein gazteek hartu dezakete parte. Lanak azaroaren 7a arte bidali daitezke Euskara Zerbitzura edo kultur etxera. Olerkiak eta hitz lauko lanak aurkeztu ahal dira eta hiru maila egongo dira; Lehen Hezkuntzako 6-8 urte artekoena, 9-11 urte bitartekoena eta DBHkoena. Sari banaketa abenduaren 2an egingo dute.
Arlo zein ikuspegi desberdinetatik landu daitezke gaiak, hori bai, euskaraz izan behar dute.