Kirol Astearen barruan, Gaztelekutik Kirol Asteburua antolatu dute. Aloña Barandarain Gaztelekuko begiraleak azaldu duenez, "helburua da kirola egitea, baina modu ezberdin batera. Indoor kirolak egiteko aukera dute, gimnasioan sartzeko eta makinetan ibiltzeko". Horrez gain, gaur arratsaldean ere herri kirolak egiten aritu dira, eta bihar goizean ginkana moduko bat egingo dute ezagunak dituzten kirolekin: futbola, saskibaloia...
Aurretik ere antolatu dituzte Gaztelekutik beste hainbat ekitaldi Kirol Astearen barruan. Bestalde, gaztetxoek ere aukera izango dute Kirol Astean parte hartzeko aukera, datorren igandean, apirilak 26, krosa egingo baita, eta kirol saltsa ere izango dute ostiralean.