2016/09/25 11:00

Irurako jaiak

Irurako jaiak
Irura

11:00. Molto Grand Prix lasterketak 2 eta 5 bitartekoentzat frontoiaren aurrean, eta patin-lasterketak 6 urtetik gorakoentzat Katategi industrialdean.

12:30. Apar festa Trinketeko aparkalekuan.

17:00. Herri Kirolen saioa Ibaiondo 1 aparkalekuan (Enara tabernaren parean). Aizkoran: Jesus Mujika eta Xabier Zaldua, Ugaitz Mugerza eta Jokin Alkizalete. Harri-jasotzailea: Iñaki Perurena.

18:00. Ongi etorri findemundo kale antzerkia San Migel plazan.

19:00. Sagardoa dastatzea San Migel plazan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!