2014/10/18 21:00

MIKOLOGIKA. Amaiera afaria

MIKOLOGIKA. Amaiera afaria
Cas,
Aurtengo MIKOLOGIKA 2014-ari merezi duen bukaera eder bat emateko, Casinoan bertan, Urriak 18, larunbata, afari bat antolatuko da, 80 pertsonarentzat gehienez. Lekuak, apuntatu ahala joango dira gordetzen. Eskainiko den menua, perretxiko eta onttoetan oinarrituta egongo da: * Sarrerako dastagarria, gure elkarteko bazkide eta sukaldari den Sonia Tapia-ren eskutik. * Lehenengo sarrera plater bat, Imanol Zubelzu tolosarrak eskainia, Basque Culinary Center-eko ikaslea. * Arrainarekin egingo den platera, Javier Mayor, Madril-go “Triciclo" jatetxeko sukaldariak prestatua. * Haragiarekin prestatuko den platera, Tolosako Fronton Jatetxeko Javier Sañudoren gain. * Postrea, Gozona gozotegiak MIKOLOGIKA 2014-rako bereziki sortutako “Onddogoxo”. Bazkide bakoitzak 3 pertsona gonbidatu ditzake eta prezioa 38 eurotakoa izango da, kopa bat barne.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!