2015/11/27 11:00

bildu INDEPENDENTZIAra! ekimena

bildu INDEPENDENTZIAra! ekimena
Trianguloa, Tolosa
Larunbat honetan, hilak 28, ekimen berezia egingo du EH Bilduk Tolosan. Trianguloa plazan izango da hitzordua 11:00etan eta herritarrei etxean soberan dituzten oinetakoak ekartzera animatzen diegu. Bestalde, abenduaren 6an Bilbon egingo den manifestaziorako autobusak antolatzen ari gara Tolosatik. Goizeko 10:00etan irtengo dira autobusak Santa Klaratik. Izena Raku tabernan eta Alkartetxean eman daiteke.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!