Alarma faltsuen arriskuaz: Dalsy kasua

Erabiltzailearen aurpegia Josu Lopez-Gazpio 2016ko ira. 27a, 10:57
Irailaren 19an Facua kontsumitzaileen elkarteak jakinarazi zuen Dalsy sendagaiaren erabilera-orrian «ez direla aipatzen» botikak eragin ditzakeen albo ondorio batzuk. Era berean, Facuak AEMPS Botika eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari jakinarazi zion "Dalsy 20 mg/L" sendagaiaren E 110 izeneko koloratzaileak ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela botika hartzen duten haurren arretan eta jardueran.

Hedabide askok Facuaren oharraren berri eman zutela, Dalsy erabiltzen duten pediatren eta gurasoen kezka eragin zuten. Goiz hartan sendagaia bizi-bizi ibili zen, hedabide askoren titulu sentsazionalistek lagunduta eta esate baterako, Dalsy joera nagusi —trending topic— izan zen twitterren. Dalsyren albo ondorioak ezkutatzeko konspirazioa ote dago? Seguru al daude gure haurrak? Justifikatua al zen Facuak eragindako alarma? Tira. Zientziak dauka erantzuna.

 

Jarraitu artikulua irakurtzen Zientzia Kaiera blogean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!