BadatorErrigora!

Erabiltzailearen aurpegia Laskorain Ikastola 2014ko urr. 24a, 10:14
Erriberako euskarazko irakaskuntzari, euskalgintzari eta nekazaritzari laguntzeko auzo lanean osaturiko Errigora ekimena laster batean abiatuko da berriro udazkeneko kanpainarekin. Dagoeneko hirugarren aldia da oraingoa, eta iazko kanpainak aurreko urtea gainditu baldin bazuen, aurtengoak iazkoa gainditzea jarri dute helburu. Errigora ekimenaren funtzionamendua ez da batere korapilatsua: Erriberako nekazariek ekoitzitako produktu sorta batez osatutako saskiak saltzen dira merkatu prezioan, eta horietatik lortutako irabaziak Erriberako euskalgintzara bideratzen dira. Bitartekaritza auzolanean egiteak bideratzen du irabaziak lurralde horretako euskalgintzara iristea

Saskiak 50 eurotan saltzen dira, eta Laskorain Ikastolako idazkaritzan edo laskorain@ikastola.net emailera zuzenean idatziz egin dezakezue eskaera. Eskatzeko epea azaroaren 10ean bukatuko da.

Aurten, irabazi horiek Erriberako ikastoletara, AEKra eta Sortzenek abian duen Euskaraz bizi eta ikasi herri ekimenaren Hamarratz proiektura.

Zazpiak Bat, AEK, Ikastolak eta Sortzen dira Errigora ekimenaren partaide nagusiak. Bakoitzak bere esparruan kanpaina garatzeko konpromisoa hartu du. Horiez gain dozenaka dira kanpaina honetan herri ezberdinetan parte hartuko duten euskara elkarte, kultur etxe, taberna, udal, lantegi eta kontsumo elkarteak.

https://www.youtube.com/watch?v=JsuoS7LRyi4

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!