Asteburuan bi estropada

Erabiltzailearen aurpegia TAK Tolosaldeko Arraun Kluba 2015ko ots. 25a, 16:17
Larunbatean Pasaian eta igandean Orion jokatuko dira Gipuzkoako Batel Ligako seigarren eta zazpigarren jardunaldiak

Pasai Donibaneko Santiago plaza parean hasiko da larunbateko estropada, 16:30ean. Kategoriaren arabera distantzia aldatuz do: infantilek eta kadete emakumeek 1000 metroko estropada egin beharko dute, kadete mutilek 1500 metrokoa, eta jubenil eta seniorrek 2000 metrokoa. Estropada eremua 500 metrokoa denez, gutxienez ziagoba bat hartu beharko dute arraunlariek. 

Oria ibaian jokatuko da igandeko batel estropada. Tolosako uretan ez, ordea. Orion bilduko gara Gipuzkoako Arraun Elkarteak, batel ligako zazpigarren jardunaldian. 11:30ean hasiko da eta erlojupeko proba izango da. Hemen ere distantzia ezberdinak egin beharko dituzte: infantilek  eta etorkizuneko emakumeek 1000 metroko estropada egingo dute, kadeteek 1500 metrokoa, eta jubenil eta absolutuek 2000 metrokoa. Orion ziaboga bakarra izango dute guztiek, estropada eremua aldatuz joango baita kategoria igo ahala.

  • Larunbatean: 16:30ean Pasaian
  • Igandean: 11:30ean Orion

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!