Argazki Lehiaketa Aste Santuan

Erabiltzailearen aurpegia TOPIC Museoa 2014ko api. 10a, 14:21
GKo, Boxa eta Tolosako Kultur Etxeko Argazki Tailerraren laguntzarekin antolatu dute. Apirilaren 12tik 27ra izango da izen-emate epea zabalik, eta argazkiak aurkezteko azken eguna maiatzaren 4a da.

ARGAZKI LEHIAKETA

(GKo, Boxa eta Tolosako Kultur Etxeko Argazki Tailerraren laguntzarekin)

Urtero, 1977 urtetik aurrera, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da maiatzaren 18an. 2011n Museoen Nazioarteko Egunak marka guztiak hautsi zituen partehartzeari dagokionez; hain zuzen ere, 30.000 museo inguruk antolatu zituzten jarduerak 120 herrialde baino gehiagotan.

Maiatzaren 18an ospatuko den aurtengo ediziorako, TOPIC-ek igandean egun osoan zehar, eta 17ko gauerako, ateak zabalduko ditu. Horrez gain, argazki lehiaketa bat ere izango da.

Bakarrik, adiskideekin edo familiakoekin, museoko argazkiak ateratzean datza lehiaketak, barrualdekoak nahiz kanpokoak. TOPIC orokorrean da gaia. Tolosako epaimahai profesional batek hautatuko du argazki onena.

Argazkiak guztiak, ondoren, web gunean jarriko ditugu (www.topictolosa.com), eta guztiekin edozein bisitariei irekita egongo den erakusketa txiki bat antolatuko dugu TOPICeko Ambigun maiatzaren 17tik ekainaren 8ra.

Informazio praktikoa:

Parte hartzeko epea: 2014ko apirilaren 12tik 27ra

Argazkiak aurkezteko azken eguna: 2014ko maiatzaren 4a

Epaimahaiaren erabakia: 2014ko maiatzaren 9a

Sari banaketa: 2014ko maiatzaren 18a, Nazioarteko Museoen Eguna

Parte hartzeko baldintzak:

2014ko apirilaren 12tik 27ra TOPIC-eko museora etortzen den edozein pertsona fisikok eta Museoko lehiatilan lehiaketaren parte hartzaile bezala identifikatzen denak parte hartu ahal izango du lehiaketan. Derrigorrezkoa izango da, lehiaketan parte hartzeko, izen emate orriko datu guztiak ondo betetzea.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!