Aulkitik: "Zorionak ekipo!"

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Iraola 2015ko urr. 7a, 10:45

Lehenago edo beranduago, nesken senior saskibaloi taldeak ere hasi du aurtengo denboraldia. Lagunarteko partidak albo batera utzi, eta bederatzi taldek osatzen dugun ligako jardunaldiari ekin genion larunbatean.

Aurpegi berriak taldean, eta beste batzuk, berriz, ez hain berriak. Nolanahi ere, denak antzeko jarraitzen duela esatera ausartzen naiz; denboraldiko lehen partidan antzematen den urduritasuna, saskibaloiaz gozatzeko daukagun ilusioa eta gogoa... Urtero errepikatzen diren egoerak, alegia. Pozgarria da urteak joan ahala motibazio horrek berdin jarraitzen duela ikustea. 

Partidari dagokionez, nahiko partida lasaia izan zen, denboraldi-aurrean ikasi ditugun kontzeptu eta ideia berriak berriz ere praktikan jartzeko egokia. Hori bai, bazirudien baloiak saskian sartu nahi ez zuela!

Emaitzak hori islatzen ez duen arren, egia da puntu asko geratu zitzaizkigula bidetik. Baina bidean geratzen dena ere errekuperatuz joango gara apurka-apurka. Azken emaitza 42-21. Zorionak ekipo!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!