Loidi-Erreka, Udaberri Txapelketako finalean

Erabiltzailearen aurpegia Behar Zana PE Pelota Elkartea 2015ko mar. 26a, 18:44

Villabonako Beharzana pilotalekuan Udaberri Txapelketako finalak jokatuko dira ostiralean, 20:00etan. 

Nagusien lehen mailakoan, Behar Zanako bi pilotari ariko dira txapelaren lehian, Loidi-Erreka, Antiguako Urmeneta eta Orizen aurka.


Trinketa Txapelketa
Bestalde, pasa den astean Behar Zanako Maiz-Esnaolak 1. mailan eta A.Irisarri-Muguruzak 2.mailan Gipuzkoako Trinkete txapelketan txapelak irabazi zituzten hurrenez hurren. 2.mailako finalean gainera Behar Zanako I.Irisarri-Iraola Behar Zanako beste bikotea aritu zen, hauek azpitxapeldun geratu zirelarik. Maiz eta Esnaolak, Urnietako Loirtegi eta Solano izan zituzten aurkari eta partida ederra eginaz 40-25ko emaitzarekin irabazi zuten. Faboritoak Urnietarrak ageri ziren arren, diferentzia handiz eta lan txukuna eginaz txapeldun geratu ziren Behar Zanakoak.

Horrela, Gipuzkoako txapelketan maila izugarria erakutsiz amaitu dute Behar Zanakoek, ezker paretean 2 txapela eta azpitxapeldun bat kokatuaz eta datorren denboraldian 1.mailan 2 taldek eta 2. mailan beste batek jokatuko dutelarik guztiek maila igotzea lortu baitute eta trinketean berriz, datorren denboraldian 1.mailan Behar Zanako 3 talde ariko dira. Azpimarratu beharra dago gainera, 1.mailan 6 bikote soilik dutela tokia, beraz, %50 Berhar Zanako ordezkariak izango dira.


Honekin batera, selekzio arteko GRAVNI txapelketan, Behar Zanako Maiz 22 urte azpikoetan eta Esnaola Nagusietan izendatuak izan dira eta astebukaeran Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!