«Eredu bat topatzen saiatu behar dugu denok eroso egoteko»

Erabiltzailearen aurpegia Gurutze Izagirre 2016ko uzt. 26a, 11:15
Argazkia: Berria.eus

Ohore bat iruditu zaio Zabalari Nagua Albak bere izena proposatu izana, eta ez dio muzin egin aukerari. Erakargarri zaio proiektua: «Plurala da. Guztien sentsibilitateak jasotzen ditu. Orain arte ez dut ikusi halakorik».

Pili Zabala (Tolosa, Gipuzkoa, 1968) buru-belarri murgildu da politikaren lehen lerroan, eta ikasteko grina nabari zaio. Jakitun da Ahal Dugu-ko lehendakarigai izateko abantailarekin abiatu dela. Juan Luis Uriarekin eta Ruben Belaundiarekin lehiatu behar du, ordea, ofizialki hautatua izateko.

Nagua Albak duela bi aste proposatu zizun Ahal Dugu-ko lehendakarigai izateko, eta bi aldiz pentsatu gabe baiezkoa eman zenuen. Zerk bultzatu zintuen horretara?

Ohore bat iruditu zitzaidan, nahiz eta jakin ardura handia dela. Baina gauzak egiteko energia, gogoa, indarra daukadanez, ez nintzen kikildu. Familia etorri zitzaidan burura, oso inportantea delako halako erabaki bat hartzean; zure etxean egongo diren aldaketak, baita sentimenduak ere. Podemos zen. Ez nekien ziur zer pentsatuko zuten. Baina zalantzak argitzen joan dira, eta pozik nago beraien erantzunarekin.

Beste bi lehiakide daude hautagaitzan. Zuzendaritzaren babesa baduzu zuk, baita Madrilgoa ere —Iñigo Errejon eta Pablo Iglesiasena—. Abantaila duzula iruditzen zaizu?

Suposatzen da. Denok goaz irabaztera, beraiek eta ni. Ea zer gertatzen den. Dena den, Gipuzkoako zerrendan lehenengo izango naizenez, lau urtean legebiltzarrean lanean arituko naiz. Beste prozesua ikusteko dago.

Lehen aldia da Ahal Dugu Eusko Legebiltzarrera aurkeztuko dena. Zer eskaintzen du besteen aldean?

Proiektu plurala. Jende guztien sentsibilitateak jasotzen dituena. Orain arte ez dut horrelakorik ikusi. Pertsona guztiak berdinak gara. Inor ez da inor baino gehiago, baina ezta gutxiago ere, eta hori oso inportantea da.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria egunkarian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!