Udaberriko merkatuan izen emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia BOX.a Arte Elkartea 2014ko api. 15a, 15:11
Maiatzerako, BOX.A Arte Elkarteak “Udaberriko merkatua” antolatu du. Maiatzak 10an izango da merkatua, arratsaldeko 16.30etatik 20.00etara.

Oraingo honetan Tolosako ferialekuan izango da, LAPIKO FEST jaialdiaren ekintza modura. Eskuz eginiko lanak gauzatzen dituzten Tolosar zein Tolosaldeko 25 proposamen aukeratuko dira eta kanpoko beste 25, guztira 50 postu izango direlarik: artea, artisautza, gauza bitxiak, janaria, osagarriak...Maiatzak 10an izango da merkatua, arratsaldeko 16.30etatik 20.00etara.

Postua eskatzeko deialdia zabalik dago.
gu@boxagara.com / Asunto: UDABERRIKO MERKATUA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!