Bertsoa

Egilea: Beñat Iguaran

Doinua: hil da Canovas, fuera Canovas

Urte guztia izaten degu

Lanerako, ikasteko

Udara garai egokia da

Eginbeharrez ahazteko

Jendea alai dabil kalean

Festa usaia tarteko

San Inazio edo Santio

Aukera bada nahasteko

Uztaila ondo buka dezagun

Oporrak ondo hasteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!