Irristaka Taldeak oso emaitza onak lortu ditu Calafateko 24 orduko Roller Tourrean

Erabiltzailearen aurpegia Irristaka Taldea 2015ko uzt. 22a, 18:28
Argazkia: Irristaka Taldea

Pasa den asteburuan Calafateko zirkuituan patinatzaileen 6. lasterketa jokatu zen eta Tolosaldeko Irristaka taldeko 20 patinatzaile bertan izan ziren. Guztira 600 patinatzaile bertaratu ziren 106 taldeetan banatuta.

Irristatako 20 parte hartzaileek, maila ezberdinetako 6 taldetan lehiatu zuten. Azpimarratu beharra dago guztiak podiumera igo eta domina janzteko aukera izan zutela, hauen emaitzekin beste taldeak zur eta lur geldituaz. 6 orduetako proban, Txuss bakarka atera zen eta 3. postua lortu zuen arazo mekaniko batzuk jasan ondoren. 6 orduko gizonezko bikotea Alain eta Josuk osatu zuten eta urrea eskuratu zuten. Brontzezko domina aldiz, Mirari eta Txeju Artola anai-arrebentzat izan zen, bikote mixtoa osatu zutelarik.

12 orduko lasterketan beste 3 talde atera ziren. Aitor eta Mikel U. bikote bat izan zen, eta Club Patí Barcelona taldeko kideen aurka oso lehia estua izan ostean, tolosarrak gailendu ziren. 12 orduko Routier taldea Rakel, Urkixar, Milu, Javi, Joxe eta Txitok osatu zuten, eta zilarra lortu zuten 97 itzuli emanda. Atzean Basroller 2 taldea utzi zuten. Azkenik, 12 orduko Routier misto taldea Lurdes, Maider, Amaia, Iñaki O., Mikel L. eta Peiok osatua zena, 3. geratu zen, hauek ere Basroller Misto taldearekin borrokan arituaz.

Emozio onez betetako asteburua izan zen, batik bat, lehenengo aldiz parte hartu zutenentzat. Esperientziadun eta Beñaten laguntza eta ikastaroak jasota, oso maila altua erakusteko aukera izan zuten, patinaiaz gozatuz eta giro ona elkarrekin elkarbanatuz.

Datorren urteko lasterketara begira daude jada taldekide asko, eta 12 orduko emakumeen taldea sortuko denaren esperantza hor dago. Emakume hauek paper ona erakutsi eta maila oso ona dutela azaldu dute. Animatzea eta sorpresa bat ematea soilik ez zaie geratzen.

Bidaiaren antolakuntza paregabeagatik zuzendaritzari eskerrak ematea besterik ez da geratzen eta batik bat Joxeri, taldeko koloreengatik edozer egiteko prest baitago.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!