Apirileko irteera, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Langostino Motor Elkartea 2014ko api. 22a, 11:50
Agurainera egingo dugu irteera, igandean, 09:30etatik aurrera. Bideoan, martxoan egindako irteera.

Apirilaren 27an, igandean, egingo dugu hilabete honetako irteera. Beti bezala, 09:30ean aterako gara, eta oraingoan Agurain aldera joango gara. Beasain, Zerain, Arrasate, Oñati, Eskoriatza eta Landatik pasako gara bidean. Euskal-Txoper-en lokalean egingo dugu hamaiketakoa. Itzulerako bidea, berriz, oraindik zehazteke dago.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!