Kimuberri: hiru beka eskuragarri, hazkunde bidean dauden sektoreetan negozio berriak sortzen laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2014ko uzt. 25a, 09:00
Tolosaldea Garatzen-Lehiberrik Kimuberri izeneko proiektua martxan jarri du. Gipuzkoa osoan eta baita Tolosaldean ere, sektore helduko enpresak daude. Enpresa hauek berezitasun bat behar dute munduan zehar beste enpresa batzuekin lehiatzeko. Hori dela eta, enpresak lehiakorragoak izateko behar duten berezitasun edo balio erantsi hori aurkitzeko hiru beka eskainiko dira dagoeneko eskualdean pisua duten sektore ezberdinetan. Beka bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta baita profil zehatz bat ere, 9 hilabeteko iraupena izango duen lan hau egiteko.

Tolosaldeko enpresa sarean mota eta sektore ezberdinetako enpresak egon arren, badaude bereziki garrantzia duten sektoreak. Horren adibide da sektore metalmekanikoa: mekanizazioa edo galdaragintza, besteak beste.
Era berean, paperarekin lotutako jarduerek ere garrantzi handia dute eskualdean. Paper sektoreak pisu industrial handia du.
Kimuberrin, ekimen honetatik sortu daitezkeen aukeretatik, etorkizunean enpresa izatera iritsi daitezkeen ideiak aurkitzea da helburua; hala ere, enpresa berri bat sortu ez arren, aukera ezberdinak aurkitu eta detektatzen badira, gaur egun Tolosaldean ditugun enpresek ere garatu ahal izango dituzte.
Enpresa ekimen berriak sortzeaz gain, aukera horiek bilatzea ere garrantzitsua da.

3 beka hauen ezaugarriak
• Papergintzarekin lotutako proiektua
Eskatzen den profila: materialetan adituak diren ingeniariak edo kimikan lizentziatuak.
Proiektua: material berrientzako aplikazio berrien bilaketa.
• Metalgintza sektorerako proiektua
Eskatzen den profila: industria ingeniaritzan lizentziatura: mekanikan edota industria antolakuntzako ingeniaritzan espezializatutakoa.
Proiektua: soluzio integral baten sorrera. Eskualdean zer dagoen ikusita, osagarritasunak bilatu eta enpresentzat soluzio integral bat sortzea.
• Nekazaritzako elikagaien sektorerako proiektua
Eskatzen den profila: Nazioarteko Merkataritza eta Marketin Internazionalean ezagutzak dituen lizentziatua edo ingeniaria.
Proiektua: merkatu berrien irekierarako prospektiba, aztertuko diren merkatu berri horietako lehiakideen analisia eta jomugako herrialdean banaketa sare posible baten sorrera.

Aukeraketa prozesua
3 lanpostu hauetarako selekzio prozesua irailean egingo da.
Hautatutakoak urrian hasiko dira lanean eta Lehiberriko talde teknikoak egingo du 3 proiektu hauen jarraipena eta tutorizazioa.
3 beka hauetan izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko Lehiberriko talde teknikoarekin jar zaitezke harremanetan: 943 65 45 01 telefono zenbakian edo lehiberri@lehiberri.net posta elektronikoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!