Hazilanen hirugarren deialdian parte hartzeko aukera zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko uzt. 1a, 10:00

HAZI programa unibertsitate titulua edo goi mailako prestakuntza-zikloa duten eta langabezian dauden 20-35 urteko gazteentzat da. Jada bi edizio egin dira eta hilabete honetan hirugarrena jarriko da martxan.

UZTAILEAN

Lehen fasean, Aktibatun arrakastaz laneratzeko beharko dituzten baliabideak lortu ahal izango dituzte parte hartzaileek. Talde txikitan eta tratu pertsonalizatua jasoz, honako alderdi hauek landuko dira: alderdi psikologikoa eta emozionala, konpetentzia profesionalak eta lan-merkatuari heltzeko eta lan-merkatuan kokatzeko modua. Banako lana eta talde lana indartuko dira coach baten laguntzarekin.

Aktibatu fasea bukatutakoan, konfiantza maila handiagoa eta gaitasun hobeak izango dituzu eta lanerako, prestakuntzarako, praktiketarako eta abarretarako jauzia emateko moduan egongo zara.

IRAILEAN-URRIAN

Behin lehen fasea burututa, irailean 200 orduko ikastaroa egiteko aukera izango da «proiektuen kudeaketa-gaitasun komertzialak» izenekoa. Eta ondoren eskualdeko erakunde edo enpresa batentzat 150 orduko proiektua egitekoa.

Informazio gehiago nahi duen orok eskuragarri du Tolosaldea Garatzeneko Enplegu zentrora deituta (Telefono zenbakia: 943654501) edota mezu bat bidalita lan@tolosaldea.eus helbide elektronikora.

Ekintza hau Hazilan programaren barruan egin da Euskal Herriko 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez. Proiektu horren finantziaziorako funtsen %50, EGIF-ek eman du eta Tolosaldea Garatzenek, Garapenekin (Garapen Agentzien Euskal Elkartearekin) batera koordinatzen du.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!