Formakuntza: Ahozko ingelesa eta frantsesa

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2016ko ira. 30a, 10:13

Lehiberrik, negozioetan erabiltzen diren ingelesa eta frantseseko bi formakuntza antolatu ditu Tolosaldeko enpresari eta profesionalentzat, euren hitzezko ingeles eta frantses komertziala hobetzeko helburuarekin.

Urriaren erdialdean martxan jarri eta abendura arte luzatuko diren kurtso hauek, guztiz praktikoak eta ahozkoak izango dira, eta parte-hartzaileentzat plazak mugatuak daude.

Klaseak eguerdi-arratsaldeko ordutegian izango dira. Astelehenetan ingelesa, 13:00etatik eta 15:00ra bitartean, eta asteazkenetan frantsesa, 13:00etatik eta 15:00rak bitartean.

Ondorengo mailak irakatsiko dira:

Ingelesa: Aurreratua.
Frantsesa: Ertaina.

Lehiberri Zentrora atxikituta dauden enpresek lehentasuna izango dute izena ematerakoan. Hori dela eta, aukera paregabea da honako hau zure enpresarentzat Lehiberri Forora atxikitzeko. Izan ere, atxikitako enpresek programa honen izen ematean %50eko hobaria izango dute.

Izen emateak sarrera hurrenkeraren arabera hartuko dira kontuan, eta printzipioz enpresa bakoitzeko parte-hartzaile bakarra egon daiteke.

KONTUAN HARTZEKOAK

Programarako matrikula: 121 euro (BEZ barne) Lehiberrira atxikitutako enpresentzat. 242 euro (BEZ barne) gainerako enpresentzat.

Datak:
Frantsesa: Urriak 19etik abenduak 14ra. Asteazkenetan. Guztira 8 aste dira.
Ingelesa: Urriak 17tik abenduak 19ra. Astelehenetan. Guztira 8 aste dira.
Izena eman: 943654501 / lehiberri@tolosaldea.eus
Lekua: Lehiberri Zentroa, Apattaerreka industrialdea, Tolosa (Gipuzkoa).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!