Erretirodunak izango dira igandean Leaburu-Txaramako protagonista nagusiak

Maier Ugartemendia 2014ko ira. 18a, 10:00

Leaburu-Txaramako erretirodunentzat egun osoko egitaraua dute prest iganderako

Leaburu-Txaramako erretirodunek euren eguna ospatuko dute hilaren 21ean, igandean. Azken urteetan data honen bueltan antolatzen du udalak egun hau, herriko helduenek merezi duten moduan ospatzeko.
Gauzak honela, egun osoan zehar izango dute festarako eta ospakizunetarako aukera. 12:00etan hasiko dute eguna meza izango baitute, San Pedro elizan. Ondoren, herriko dantzairek mimo handiarekin prestatutako dantza saioa eskainiko diete. Eta tokan jokatu nahi duenak, horretarako aukera ere izango du egingo duten Toka txapelketan. 14:00etarako gosea egina izango dutela, eta guztiak Zazpi Bide elkartean batuko da bazkari eder bat egiteko. Gainera, ohikoa den bezala, bazkariaren ondoren, bertaratu direnen artean opari ezberdinak banatuko dira zozketa bidez. Urtero bezala, bazkarian dagoen pertsonarik helduenak ere izango du bere oparia.
Bazkalostean jada giroa animatua egoten da, eta bertan kantuan ariko diren bertsolariek ere giroa gehiago animatzen lagunduko dute.
Edonola ere erretirodun guztiak batera pasatzen duten egun berezia izango da beste behin ere igandekoa, eta bertaratzen diren guztiek kontuak esanez egun polit bat pasatzeko aukera izango dute.
Izena emateko azken eguna
Egun berezi honetan parte hartu nahi duten Leaburu-Txaramako erretirodunek oraindik badute horretarako aukera. Izan ere, izena emateko epea gaur amaitzen da. Oraindik izena emateko norbait falta bada, horretarako aukera du udaletxeko telefono zenbakira deituta: 943 67 59 31.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!