Hala bazan eta ez bazan sar dadila Ekuatore Ginean, eta atera dadila Lizartzako plazan

Maier Ugartemendia 2016ko mai. 26a, 19:08
Irudian, Estrella Ndong eta Idoia Sanchez, haurrak eta gurasoak begira dituztela.

Estrella Ndongek eta Idoia Sanchezek Ekuatore Gineako ipuinak eta jolasak plazaratu dituzte Lizartzako udaletxe azpian.

Eguraldi nahasia dela eta, plaza okupatu beharrean, udaletxeko azpiko babesera joan behar izan dute bertaratu direnek, baina eguraldia ez da araz izan. Herritar ugari bertaratu da ipuinak entzun eta jolasetan parte hartzera, eta primerako arratsaldea pasatzeko aukera izan dute.

Aipatu, ipuin eta jokoetarako euskara, fangera eta gaztelania erabili dituztela, eta horrela kultura ezberdinak ezagutzeko aukera izan dutela bertaratu direnek. Ekimena, hain zuzen ere, Lizartzako Udalak eta Tolosaldea Garatzeneko Mundu bat Tolosaldean ekimenak antolatu dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!