Antton Izagirre tolosarra, Kutxako administrazio kontseiluko hautagai

tolosa 2012-11-21 10:50   ekonomia  Tolosa

Gaur berrituko dituzte Kutxabank osatzen duten hiru kutxetako administrazio kontseiluak, eta Antton Izagirre Tolosako alkate ohia da, Kutxako kontseiluko kide izateko hautagaietako bat. Lehia bizia izango da, ordea, eta liskartsua.

EH Bilduk dio bera baztertzeko ahaleginetan ari direla EAJ, PP eta PSE; salatu du,bat egin dutela koalizio abertzaleak gehiengorik lor ez dezan. Horrek, udal ordezkarien kasuan, berdinketa ekar dezake bozetan, eta lehian jar ditzake Antton Izagirre eta Jacobo Caparros (PP), Madrilgo alkate Ana Botellaren ildoko hautagaia.

Horren harira, EH Bilduk Kutxan egiten ari diren «iruzur ikaragarria» salatu du. Izan ere, itxura guztien arabera, EH Bilduk eta EAJ-PP-PSOE koalizioak osatutako hautagaitzak parekatuta daude; bi aldeek administrazio kontseiluan zazpina ordezkari lortzea espero da. Administrazio kontseiluak, ordea, hamabost eserleku ditu, eta gizarte eragileen hautagaitzan zuen jarria esperantza EH Bilduk, bere aldeko botoa emango zuelakoan.

Hautagaitza hori atzera bota du Kutxako hauteskunde batzordeak, ordea; izan ere, hautagaitza horretako ordezko hautagaiak 72 urte dituela argudiatu du, eta hori ezarritako adin mugatik gora dagoela. EH Bilduk dio, ordea, hautagaitza baliogabetzeko motiborik ez legokeela; adin muga administrazio kontseiluko kideei ezartzen zaiela esan du, ez ordezkoei.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa