Maria Jose Lera: "Golden 5' proiektuak geletako hezkuntza-prozesuak psikologiatik nola hobetu aztertzen du"

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urt. 15a, 17:18
Tolosako Samaniego ikastetxeak I. Kultur Astea antolatu du eta besteren artean, Maria Jose Lerak, Sevillako Unibertsitateko irakasleak, "Golden 5" proiektuaren inguruko hitzaldia eskainiko du hilaren 16ean, Tolosako TOPICen. Atarian bihar irakurri ahal izango duzue Lerari eginiko elkarrizketa.

Hona hemen aurrerapen txiki bat:

Golden 5 izeneko proiektua sustatzen aritzen zara. Zertan datza?
Europako bost herrialdetako bost  taldek sortu genuen egitasmo hau, eta 2008rako osatu genuen. Oinarri-oinarrian erronka psiko-heziztailea da, geletako hezkuntza-prozesuak psikologiaren begietatik nola hobetu daitezkeen aztertzen du. Horrela, errendimendu akademikoa hobetzeko bideez gain, garapen psikologikoa hobetzeko gakoak ere lor daitezke; finean, neska-mutilek ikastetxeetan duten gaitasun alderdi psikologikotik sustatzeko gakoak nabarmentzen ditugu.

Gelako giroa ona izatea lehentasunezkoa da. Gaur egun zenbateraino lantzen dute hori irakasleek?
Giroa oinarrizkoa da, ezta ez bakarrik giroak atsegina izan behar duelako.  Hori ere garrantzitsua da, noski, eta gela nahiz inguru gustagarri bat prestatzerakoan sentimenduekin lanean ari gara, jada, haurrek atsegin duten gela batera joan egin nahiko dutelako. Aipatutako horretan ere lan egiten dugun arren, arreta berezia jartzen dugu gelan irakasleek esan ditzaketen gauza txiki-txikietan: horien bitartez ikasleek beren buruarekiko konfiantza eta segurtasuna lor dezakete, eta norbere alderdi positiboak ikusteko ere balio dute. Aldiz, gelan haurrek egiten dituzten akatsak azpimarratzen baldin baditugu, beren konfiantza edo erronka berriei heltzeko ahalmena jaitsi egingo da; finean, motbazioa gal dezakete neska-mutilek. Horregatik, ikasleei motibazioa berez, barne-barnetik, sortzea erraztuko duen inguru bat sortu behar da, gelako jardueren eta eskolako ariketen bitartez. Hori oso zaila da, noski, eta badakigu. Zergatik? Eskolak berak ez dituelako aintzat hartzen ikasleen interesak, eta hezkuntza sistema gerora baloratuak izango diren ikasleen lorpenetara begirakoa delako

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!