Tolosako SGL garbiketa enpresako langileek elkarretaratzea egin dute, euren egoera salatzeko. Adierazi dutenez, "langileek atzerapenez jaso dituzte soldatak denbora askoan, eta, gainera, soldatarik jaso gabe egon dira denbora luzez, urtebeteko epean kasurik okerrenean". Orain, Tolosako enpresa ixteko asmoaren aurrean bertako langileak –gehienak emakumeak– geratuko diren egoera zaila azaleratu dute. Era berean, LAB sindikatutik, eta Emakumearen Egunaren harira, emakumeekin oraindik egun lan munduan dagoen desberdintasun egoera salatu dute.