Luis Cuerdo Podemos alderdiko hauteskunde primarioetan aurkeztu da

Tolosaldeko Ataria 2014ko api. 2a, 15:11
Luis Cuerdo Leidor kanpoan.
Tolosako Luis Cuerdo Podemos alderdi sortu berriko hauteskunde primarioetara aurkeztu da. Gaur amaituko da bozkatzeko epea, eta gaur arte Leidor aretoaren kanpoan izan da azalpenak ematen.

Podemos sortu berri duten alderdia Europako Hauteskundeetara begira dago jada, baino hori baino lehenago hauteskunde primarioak egin behar ditu. Hautagaietako bat tolosarra da, Luis Cuerdo, eta herritarrei bozka emateko eskatu du. Gaur bukatuko da epea 00:00etan, eta helbide honetan egin daiteke.

Luis Cuerdok bere aurkezpena ere egin du sarean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!