2014/07/31 - 2014/08/03 08:00

Europako Mendietara irteera, uztailak 31-abuztuak 3

Tolosa
Oargi mendi elkarteak antolatu du.
Uztailak 31, osteguna: Tolosatik irten eta Fuente De-ra joango dira. 4 orduko bidaia dago kotxez. Fuente De-tik aterako dira oinez, Collado Jermosoko aterperaino, 4 ordu inguruko igoera dago eta 1.300m-ko desnibela. Aterpean pasako dituzte 3 gau.
Abuztuak 1, ostirala: 3 mendi egingo dituzte, Torre de Salinas, Torre del Hoyo de Liordes eta Torre del Friero. Lehen mendiak F zailtasuna du, I gradukoa, bigarrenak PD inf.,II gradukoa eta azkenak F sup., II gradukoa. Buelta osoa 8 edo 9 ordukoa izango da. Berriro ere aterpera bueltatuko dira lotara.
Abuztuak 2, larunbata: Torre de la Palanca eta Torre de Llambrion mendiak igoko dituzte. Torre de la Palanca F zailtasuna du, I gradukoa eta bigarrena egingo duguna, mendi zailena izango da, PD zailtasuna du, III gradukoa. Torre de Llambrion Picos de Europako bigarren mendi altuena da. 7 ordu inguruko buelta izango da. Berriro ere aterpera bueltatuko dira lotara.
Abuztuak 3, igandea: Aterpetik gauza guztiak hartu eta Colladina de las Nievesetik Pico de la Padiorna igoko dute. Gero Canal de San Luisetik jaitsiko dira El Cable aldera eta Canal de la Jendudatik Fuente De-ra . 7 ordu ingurukoa izango da buelta. Fuente De-tik Tolosara bueltatuko gara kotxez.
Aterpean 10 pertsonentzako lekua dago hartua pentsio erdian. Bakoitza bere kanpin dendarekin ere joan daiteke. Eraman beharreko materiala: kaskoa, arnesa, baga+mosketoia, eguraldiaren eta dagoen elur kopuruaren arabera kranpoiak eta pioleta. Izena emateko 688698642 zenbakian edo info@oargi.org helbidean. Azken eguna uztailak 24, osteguna, izango da. Izena ematerakoan 20 euro aurreratu beharko dira ondorengo kontuan: Euskadiko Kutxa / Caja Laboral 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!