30 garagardo desberdinen zaporeak eta ukondoaren usainak hartu du Zerkausia

Asier Imaz 2014ko ira. 18a, 21:23

Gaurtik igandera arte izango da zabalik Tolosako XVI. Garagardo Festa, eta bi berrikuntza izango ditu. Agustin Pagola antolatzaileak eman du horien berri Ataria irratian.

Arratsaldean zabaldu ditu ateak Tolosako XVI. Garagardo Festak. Igarondo Urpekoak, Tolosaldea Igeriketa Taldea, Judo Taldea eta Tolosa CFko nesken txirrindulari taldea ibili dira festa honen antolaketan, eta jadanik, lehen garagardoak zerbitzatu dituzte.

Igandera bitarte 30 garagardo ezberdin dastatu ahal izango dira Tolosako Zerkausian: 11 horiak izango dira; sei tostatuak; gariarekin egindako zazpi izango dira; lau beltz; alkohol gabeko bat; eta zeliakoentzako beste bat. Jateko ere urteroko eskaintza izango da. Ukondoa da plater arrakatatsuenetako bat. Agustin Pagola antolatzailearen esanetan, "Donostiatik ere etortzen dira Tolosako ukondoa jatera".

Bi berrikuntza
Aurten, bi nobedade izango dira azokari dagokionez. Alde batetik, zenbaki bidezko zerbitzu sistema abiaraziko dute, itxaronaldiak ekidin eta zerbitzua azkartze eta hobetze aldera. Bestalde, erosten den garagardo pitxar bakoitzeko 0,50€ Sanfilippo Fundazioari emango zaizkio.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!