Gor komunitatearen bizimodua gizarteratzeko astea, prest

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko ira. 19a, 12:46

Tolosaldeko eta Goierriko Gainditzen elkarteak hamaikagarrenez antolatu du egitaraua.

Gor komunitatearen egunerokoa gizarteratu eta gainerako herritarrak sentsibilizatzeko astea prest dute Gainditzen elkarteko kideek. Atzo egin zuten aurkezpena eta, urteroko moduan, bertako nahiz kanpotarrak espero dituzte datorren astean.

Tolosaldeko eta Goierriko gorren Gainditzen elkarteak bi egitasmo nagusi antolatzen ditu urtero: Gorren Komunitatearen Sentsibilizazio astearekin batera, zeinu hizkuntzako zine jaialdiak ere sekulako harrera izaten du.

Horrela, duela bi urte ONCEren urrezko txintxarria saria jaso zuten eta, Julian Rodriguez elkarteko ordezkariak dioenez, aurten ere kanpoko jende asko espero dute.

Gorren nazioarteko eguna datorren irailaren 27an ospatuko dute eta, beraz, egitarauko jarduera gehien egun horretan bertan txertatu dituzte. Aurretik, ordea, aste osoan barrena, hainbat jarduera prestatu dituzte kontzientzia piztu eta beren errealitatea erakusteko.

 

Jarraian irakur daiteke egitaraua, osorik:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!