Tolosan garatu dute hamar euroko billete berrien segurtasuna

Tolosaldeko Ataria 2014ko ira. 23a, 14:21

Gaur hasi dira hamar euroko billete berriak banatzen. Billete horietako segurtasun elementuak Tolosako Pasaban enpresak garatu ditu Espainiako Diruaren eta Zerga-zigiluaren Fabrikarako.

Duela bi urte egin zuen zerbitzu honen aldeko apustua eta hilabeteak daramatzate lan horretan. Hamar eurokoak ez ezik, 20 eta 50 euroko billete berriekin ere ari dira lanean, nahiz eta oraindik txikienak kaleratu dituzten soilik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!