Hondakin bilketa sistema berria, astelehenean martxan

Itzea Urkizu Arsuaga 2014ko urr. 23a, 16:55

Material banaketarekin egin bezala, sistema berria ere auzoz auzo ezarriko du Tolosako Udalak.

Beharrezko materiala banatu ondoren, astelehenean bertan ekingo diote, Tolosan, hondakin bilketa sistema berriari. Auzoz auzo hasi ziren kubo aireztatuak eta boltsak banatzen, eta sistema ere halaxe ezarriko dute; horrela, Amarotz, San Esteban, Zuberoa, Montezkue eta Olarrain auzoetan, nahiz San Juan Kalean bizi diren tolosarrak izango dira txip bidezko edukiontziak erabiliko dituzten lehen herritarrak.

Horretarako gaur egungo edukiontzi berdeak kenduko dituzte, horien ordez organikoa eta errefusa banatuta biltzeko edukiontzi marroi eta grisa jartzeko, jada zehaztutako lekuetan. Horregatik, posible izango da kale berean ere zatiketak egitea, eta bizilagun guztiek sistema egun berean ez hastea; dena argitzeko, hala ere, materialarekin egin bezala, Bandoa zabalduko dute ezkaratz guztietan.

Astelehenean hasitako ezartzea datorren azaroaren 6an amaituko dute, eta herritarrei egunerokoan sortzen zaizkien zalantzak argitze aldera, birziklatzeko tailerrak antolatuko ditu Tolosako Udalak: "Nahiz eta aldaketa bakarra organikoa bereiztea izango den". Era berean, "herritarren beharretara egokitu ahal izango da sistema, eta tolosarrek eskaerak eta proposamenak egiteko aukera izango dute".

Azkenik, aipatzekoa da sortzaile bereziek ere auzo auzo hasi beharko dutela hondakinak gaika biltzen, horiei hondakinak lokaletan bertan bilduko dizkieten arren.

 

Sistema berria ezartzeko egutegia:

Urriak 27, astelehena: Amarotz auzoa, San Esteban auzoa, San Juan kalea, Zuberoa auzoa, Montezkue (19tik aurrera) eta Olarrain auzoa.


Urriak 28, asteartea: Izaskun auzoa, Kondeaneko aldapa, Agaramundu, Igeralde, Zabalarreta, Bizkaia kalea, Iparragirre, Bidebieta, Izaskungo amaren plaza eta San Blas auzoa.


-Urriak 29, asteazkena: Berazubi, Martin J. Iraola, Rekalde Almirantea, Iurre, Kondeaneko aldapa, Paper kalea eta Iurreamendi auzoak.


Urriak 30, osteguna: Santa Klara, Larramendi, Zerkausia, Plaza Zaharra, Ibarralde kalea, Andre Maria plaza, Letxuga kalea, Korreo kalea (1, 3, 5, 9, 11, 13, 15...) Izaskungo aldapa, Igerondo, Uzturre, Trinkete plaza, Arramele eta Ibaiondo.

Urriak 31, ostirala: Zuloaga auzoa, Belate, Jesusen Zerbitzarien plaza, Kale Barrena, Rondilla, Montexe, Uzturre, Madalen, Santa Lutzia eta Donostia etorbidea.

Azaroak 3, astehena: Plaza Berria, Korreo kalea, Gorriti plaza, Rondilla, Aroztegieta, Errementari, Leitza, Kale Nagusia, Berdura plaza, Andre Maria kalea, Enperadore kalea, Andia, Inoemu kalea eta Euskal Herria plaza.

Azaroak 4, asteartea: Euskal Herria plaza, Antonio Lekuona, Rondilla, Beotibar, Korreo, Errementari, Aroztegieta, Atari kalea, Soldadu, Beotibar, Monteskue, Foruen etorbidea, Laskorain, Nafarroa etorbidea, Gudari, Zumalakarregi, Lizardi, San Frantzisko, Eskolapioetako lorategia eta Zerkausia).

Azaroak 5, asteazkena: Pedro Tolosa, Oria kalea, Nafarroa Etorbidea, Gudari kalea, Samaniego, Oria eta Emeterio Arrese.

Azaroak 6, osteguna: Erdigunea (Alliri, Araba Etorbidea, Antonio M. Labayen, Geltoki kalea, Gernikako Arbola, Batxiller Zaldibia, San Inazio eta Gipuzkoa Plaza).

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!