2014/11/10 - 2014/11/14 14:00

APPak komertzioetako fidelizazio tresnak bezala

Tolosako kultur etxea, Tolosa

Eusko Jaurlaritzaren "Negozio modelo berriak" programan txertatua, %100 diruz lagunduta, doakoa. 

Tailer hau azaroaren 10-14 (astelehenetik ostiralera) burutuko da, 14:00-16:15 ordutegian, Tolosako Kultur Etxeko lehenbiziko solairuan, Topagunean.

Edukia: Fidelizazioa bezero berriak lortzea baino merkeagoa da, eta tailer honekin APPak sortuz fidelizazio hori nola lortu daitekeen ikasiko da era praktiko batean. 

Izena emateko: Tolosa&Co elkarteko bazkideak 943-653-578 elkarteko telefonora deitu dezakete edo e-mail bat bidali tolosakomerzio@gmail.com posta elektronikora; eta eskualdeko beste merkatari guztiak jar daitezela Tolosaldeko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoarekin harremanetan: 943-654-501 / aduriz@tolosaldea.net.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!