Gaur piztuko dituzte Tolosan gabonetako argiak

Eneritz Maiz Etxarri 2014ko abe. 4a, 17:03

Tolosako Udalak eta Tolosa&Co merkatarien elkarteak Gabonetako kanpaina prestatu dute elkarlanean. Gaur, 19:30ean argiak piztearekin batera, urtarrilaren 6a bitartean Tolosa ekitaldiz beteko da. Egunero-egunero izango da zer egina Tolosan.

Ibai Iriarte alkateak eta Gorka Arregi merkatarien elkarteko lehendakariak Tolosara etortzeko gonbitea luzatu zuten, eta bertan kontsumitzeko deia egin zuten.  

Ibai Iriarte alkateak, gogora ekarri zuen Tolosa «bizia eta dinamikoa» dela, eta «hau bertako merkataritza eta ostalaritzak egiten du bizi», gaineratu zuen. Kontsumo lokalaren garrantzia eta bertan erosteak, dirua bertan uztea dakarrela argi utzi nahi izan zuten, eta «berebiziko garrantzia duela bertan kontsumitzeak». «Sentsibilizazioa aktibo izatea oso garrantzitsua da», adierazi zuten.  

Arregik Gabonetako kanpaina izaten dela urteko denboraldirik garrantzitsuena adierazi zuen, gogora ekarriz 1.500 pertsonek egiten dutela Tolosan lan. Merkatariak dira herria bizirik mantentzen dutenak.  

Bezeroen artean, 15.000 euro banatuko dituzte saritan Eguberrietako kanpainaren barruan. Bezeroak saritu nahi dituzte. Elkartetik azken hiru urtetan ia 100.000 euro inguru atera dituztela erosketa txekeetan adierazi zuen Arregik.

Guzti honekin Tolosa erreferente izatea lortu nahi dute. Plan bikaina antolatu dute ez da aspertzeko denborarik izango; haur, gazte, heldu, guraso, bikote,... denentzat izango da aukera. Tolosara erakartzea nahi dute jendea, baina ondo pasatzea dela helburu. Egitarau oparoa izango da: Zerkausiko haur parkea, Leidorreko ikuskizunak eta kontzertuak, Topic zetroan emanaldiak,...

Puzgarriak Zerkausian: 2-8 urte bitarteko haurrei zuzendua. Abenduaren 20an      arratsaldez, eta 21, 22 eta 23an goiz eta arratsaldez.
Ordutegia: 11:00-13:30// 16:00-20:00.
Haur parkea (Zerkausian): abenduaren 27tik 30ra. 2-8 urte bitarteko haurrei  zuzendua eta bertan, surf ohola, Santa Fe trena, bi puzgarri, 20 aparailu mugikor (trizikloak, balanzinak, psikomotrizitateko aparailuak…), bi airezko mahai, futbolin bat eta XBox bat egongo dira.
Tailerrak: Baita, txapak, karetak, koloretako loroak, abalorioak… egiteko tailerrak.    
Musika eskolako ikasleek arratsaldeetan kaleak girotuko dituzte abenduaren 22, 23, 26, 27 eta 29an eta baita urtarrilaren 2, 3 eta 5ean.
Abenduak 23, 20:00etan, Arimaz orkestraren Eguberri kontzertua Santa Klaran.
Abenduak 24, 12:30ean Zerkausian Tolosako Musika Bandaren gabonetako kontzertua. Egun berean, 20:00etan kalejira Gorriti plazatik.
Abenduaren 31n, 20:00etan kalejira Gorriti plazatik Tolosako musika Bandaren eskutik.
Abenduaren 27an, 12:00etatik aurrera Tolosa kantari, Alde Zaharreko kaleetatik barrena.

Ikuskizunak (Zerkausian):
Abenduaren 29, 18:00etan: Potxin eta Patxin
Abenduak 30, 18:00etan: Txoborro Magoa Gazte topagunea (Kultur Etxea, 12-16 urte artekoei zuzendua):
Abenduak 26, 17:00etan: Zinema Leidorren: Mortadelo y filemon
Abenduak 27, 17:00etan: Wii txapelketa
Urtarrilak 2, 17:30ean, zinema: The hobbit
Urtarrilak 3, 17:00etan: Gaztain jatea

Ikuskizunak Leidorren
Urtarrilak 3, 16:00etan 18:00etan Poxpolo eta Konpainia (Sarrerak salgai www.kutxasarrerak.net eta leihatilan).
Abenduak 17, 20:30ean: El lago de los cisnes - Tchaikovsky – Petipa.- sarrerak salgai daude www.kutxasarrerak.net gunean.
Abenduak 23, 19:30ean, Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestraren Eguberrietako emanaldia. 19:30etan.
Urtarrilak 8, 20:30ean, Johan Strauss – Gran concierto de año nuevo (The Original Johann Strauss Orchestra balletarekin) - sarrerak salgai daude www.kutxasarrerak.net gunean.

Ikuskizunak Topic-en
Abenduak 27, 18:30ean, El retablo konpainiaren eskutik 'Animales' txotxongilo emanaldia.
Urtarrilak 4, 18:30ean, Txotxongillo konpainiaren 'Zergatik bizi da basoan Txanagorritxuren amona?' ikuskizuna . (Topic solidarioa). Sarrera honen ordainketa janariaren truke egingo da eta ez diruaren truke, ondoren janari hau Caritas-i emango zaio.
Abenduak 20, 18:30ean, Musika Eskolako ikasle eta irakasleek kontzertua eskainiko dute. Hemen ere, sarreraren ordainketa janariaren truke egingo da eta ez diruaren truke, ondoren janari hau Caritas-i emango zaiolarik.
Abenduak 19, 20:00etan, 'Hi haiz hi' jaialdia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!